martes, 10 de diciembre de 2013


Ni La Salle Isasi ikastetxeko irakaslea naiz, hain zuzen, 4 urtekoen tutorea. Ordenagailu berria ekarri dute ikasgelara eta horregatik, blog honetan baliabide teknologikoen gaitasunak garatzeko ekintza desberdinak aurkeztuko ditut. 

Blog honetan, 4 urteko umeentzat prestatutako ekintzak agertuko dira, goian azaldu bezala, ekintza horiek, zailtasun mailaren arabera eskegiko ditugu, izan ere, 22 umeren artean, gaitasun teknologiko maila desberdinak egotea normala da. 

Azkenik gustatuko litzaidake aipatzea blogaren helburu nagusia guraso, familia zein umeentzat gaitasun digitala lantzeko proposamenak eskaintzea dela. Hala ere, beste helburu hauek ere aipatuko nituzke:

- Komunikazioa sustatu ikasle, irakasle eta gurasoen artean.

-Herritartasun digitala lortu

-Ekintza desberdinen bidez gaitasun desberdinak landu

-Talde-lana sustatu eta taldekieen iritziak errespetatu

Behin helburuak aipatuta landuko ditugun eduki didaktikoak hurrengoak dira:

- Espazioaren nozioa garatzea

-Denbora lantzea

-Koloreak barneratzea

No hay comentarios:

Publicar un comentario